Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honako hauek. Irudiak Uztarriari bidali dizkion herritarrak joan zen astean hartu zituen argazkiak Loiolatik herrigunera bidean. Horietan guztietan margoketak ageri dira, eta denetan hitz bera ageri da: Skoria. Uztarriara argazkiak bidali dituen herritarrak margoketa horiek egin izana salatu du: "Azpeitia skoriaz beteta dago. Batzuek adierazpen askatasuna deitzen diote, baina nik ez. Jakin nahi nuke zergatik txakurren gorotzekin jazotzen den utzikeria salatzen den, eta zergatik ez diren gaitzesten mota honetako bandalismoak; jakin nahi nuke zergatik begiratzen den beste aldera horrelako kasuetan. Hau ez al da zikinkeria? Ez al da arreta deitzeko modukoa?".