Goenako egoeraz, beste behin

Goenako zelaiko eta bereziki hango mahain guneko egoera "salatzeko" idatzi du herritar batek Uztarriara. "Lotsagarria da jendeak uzten duen zaborra egokitutako mahaietan. Duela gutxi, gainera, mahai gehiago jarri dituzte, eta horrek jende gehiago erakartzea suposatzen badu, garbiago ibili beharko liratekeela uste dut; eta hori nahikoa ez bada, garbitzaileak arduratu beharko liratekeela. Argi dagoena da, ezin dela zikinkeria hor utzi", dio kexa adierazi duen herritarrak. Argazkirik ez du igorri; Uztarriak atzo goizean ateratakoa da irudia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide