Saihesbide azpiko pasabideko paretak txukuntzeko proposamena

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2020ko uzt. 23a, 16:35

Azpeititik Lasaorako bidegorrian, saihesbide azpiko pasabidean "ia egunero" pasatzen den erabiltzaile batek zubipe horretako pareten itxura txukuntzeko proposamena eginez idatzi du Uztarriara. "Negargarria" iruditzen zaio herritar horri pareta horien egungo itxura, "artista ustezko baten batzuek bukatu gabe eta desastre utzitako lanak elkarren gainean pilatuta" daudela iritzita. Garmendipe ondoko pasabidean "marrazki elegante askoak" daudela dio herritarrak, eta saihesbide azpikoaren paretetan ere "antzekoak batere gaizki ez" liratekeela geldituko dio.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide