Herritar batek bidali ditu irudiok Uztarriaren erredakziora. Herritar horrek azaldu duenez, eta argazkietan ikus daitezkeenez, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko jolastokia "zikin-zikina" dago. Besteak beste, kristal zatiak ikus daitezke lurrean, eta jolastokiko hainbat elementu guztiz zikinduta ere bai.