Uste gabeko asko gertatu zaizkit bide hau dela eta ez dela; hau da, Loiola aldetik Oñatz aldera, Garin baserritik zehar doan bideari buruz ari naiz. Gaizki ulertu bat medio, ustez zabaldutzat eman genuen bidea, oraindik ez dago zabalduta. Horrela adierazi dit Azpeitiko Udaleko teknikariak, eta ondorioz, idatzi bat egiteko eskatu dit, oraindik bidea itxita dagoela eta une honetan ez daukagula biderik inguru horretatik Oñatz aldera joateko azalduz; eta aldi berean, errepidez joan beharko dugula.
Arazo batzuk direla medio, bide honen erabilera pixka bat atzeratuko zaigu, nahiz eta lanean jarraitu hori konpondu nahian. Balio dezala idatzi honek, albiste hau zabaltzeko. Bideak itxita jarraitzen du arazo horiek konpondu bitartean. Nire eskerrik beroenak horretan lanean jarraitzen duten guztiei, eta nola ez lur jabetza duten guztiei ere. Izan ere, badut itxaropena euren partetik borondate osoa jarriko dutela arazoa konpontzeko ahalik eta azkarren, konponbide on bat aurkituz guztion mesederako, k. Kontuan izanda zein den gaur egun daukagun egoera, horrelako ibilbideak zeharo estimatuta dauzkagu.
Gaizki ulertuaren ondorioz sortu diren eragozpenengatik nire barkeske apalena eskaintzen dut. Laster arazoak konponduta eta bidea zabalik izango dugulakoan, agur bat.