Jolastoki publikoan jendearen arduragabekeria

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2020ko abe. 27a, 11:28

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko Euskal Herria kaleko ikastetxe atarian utzitako zikinkeriaz eta jendeak erakusten duen arduragabekeriaz kexatu da herritar bat.

Honako kexa azaldu du norbanako batek Uztarriara bidaliko argazkiekin eta idatziarekin: "Atzo, larunbata, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-ko Euskal Herriako eraikinean ateratako argazkiak dira honakoak. Jolastoki publikoa da, herriko norbanako ugari ibiltzen da bertan. Baina horrelakoa al da nahi dugun ingurunea? Argazkian ikusten dena eredugarria al da gure ondorengoentzat? Egin dezagun hausnarketa bat. Ez da lehenengo aldia jolastokia horrela agertzen dena, ez da lehenengo aldia horrelako argazkiak ikusgai dituguna. Denon artean zaindu ditzagun herriko txokoak!".

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide