Izarraizko Atea parkeko komunak, erabat apurtuta

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkia da honako hau. Bertan ikus daitekeenez, Izarraizko Atea parkeko komunak suntsitu ditu norbaitek.

Argazkian ikus daitekeen panoramarekin topo egin du herritar batek, eta hori dela eta, kexa adierazi nahi izan dio Uztarriari. Herritarra haserre agertu da, norbaitek Izarraizko Atea parkean dauden komunak "erabat apurtu" dituelako. Argazkia bidali duen herritarraren arabera, "onartezina" da jendeak halako jokabidea izatea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide