"Kartel batek sor dezakeen begiko mina..."

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Azpeitia eta Azkoitia arteko mugan ezarri duten hesian dagoen kartela.

Herrietako mugak ez igarotzeko agindua emana du Eusko Jaurlaritzak, eta agindu hori indarrean dela gogorarazteko, Azpeitia eta Azkoitia arteko bidean hesia jarri dute. Bi herrien arteko mugan jarri dute hesia, ohar eta guzti. Herritar batek Uztarria.eus-era bidali duen irudian ikus daitekeenez, baina, h batek ihes egin dio oharra idatzi duenari: "Hesiak berak baino begiko min handiagoa eman dit kartelak; kartel batek sor dezakeen begiko mina...". Norbaitek zuzendu du akatsa, boligrafoz eginiko h bat ikus baitaiteke kartelean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide