Herritar batek honako argazki hau bidali du gaur, osteguna, Uztarriaren erredakziora. Enparan kalean atera du argazkia; hain zuzen ere, "dorre azpiko pasadizoan", eta herritar horren esanetan, "ez da egiten duten lehendabiziko aldia". Etxebizitza horren azpiko garajeetarako sarreran dagoen aldapan ere zabor poltsak utzi ohi dituztela salatu du.