Ez da lehen aldia

Juan XXIII auzuneko lorontzi bat zaborrez beteta.

Herritar batek honako irudi hau bidali du Uztarriaren erredakziora, Juan XXIII auzunean zabor ugari agertzen delako bazter batean nahiz bestean.

Ez da lehen aldia: Juan XXIII auzuneko hainbat gunetan zabor ugari ikus daiteke lurrean. Eroski supermerkatuaren atarian, kaleko lorontzietan nahiz auzuneko plazatxoan, batean eta bestean, hondakin ugari izan ohi dira. Hala dio Uztarriara argazkia bidali duen irakurleak. Zalantzak argitze aldera: zaborrontziak badira auzune horretan ere!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide