"Bakoitzak bere zikinkeria jaso dezala". Eskaera horixe egin du argazkiok zabaldu dituen herritarrak. Oñatz auzoan ateratakoak dira, eta "ez da lehen aldia", dio herritarrak, han ere batzuek zaborra nonahi eta nolanahi uzten dutela.
Bide batez, beste eskaera bat ere egin du herritar horrek: Oñatzen ere zabor ontziak jartzeko, "beste auzo batzuetan dauden bezala".