Uztarriako erabiltzaile batek gaur goizean Izarraizko Atea parkearen inguruetan hartutako irudia da honako hau. Argazkian ikus daitekeenez, garagardo lataz, botilaz eta bestelako edarien ontziz beteta utzi dituzte parkeko mahaiak. Herritarra kexu agertu da gaur goizean aurkitu duen zikinkeria dela eta.