Izarraizko Atea parkea, zikinkeriaz beteta eta kaltetuta

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honakoak. Irudi horietan ikus daitekeenez, Izarraizko Atea parkeko mahaiak zaborrez beteta utzi dituzte, eta Ikasberri Ikastola inguruak ere zikinkeriaz beteta agertu dira gaur goizean. Horrez gain, parkeko zelaian landatuta zeuden zuhaitz batzuk nahiz komuneko atea apurtu dituztela ere salatu du herritarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide