Herritar batek Uztarriaren erredakziora bidalitako argazkiak dira honako hauek. Irudiok gaur goizean Izarraizko Atea parkean eta haren inguruetan ateratakoak dira, eta lekua horrela utzi dutenen jarrera salatu du argazkien egileak. Uztarriara irudiak bidali ez ezik, sare sozialetan ere egin du salaketa: "Azpeitiko turismo leloak: 'Etorri eta erre ezazu' edo 'Etorri eta puska ezazu' izan daitezke. Hori bai, txakurrik gabe; izan ere Azpeitia ez da Pet Friendly herri bat. Berez alderantzizkoa da...".