"Bart gauean, beste behin ere, Perdillegiko frontoiko argiak piztuta gelditu dira gau osoan. Ez da lehenengo aldia hau gertatzen dena, eta gauza bera gertatu izan da Urola Institutuko futbol zelaiko argiekin. Non daude argi horiek itzaltzeko arduradunak? Gauean Udaltzaingoak ateak ixterakoan zergaitik ez du ezer egiten? Dirua soberan al dugu?
Eta, bitartean, beti bezela elektrikak gure kontura poltsikoak betetzen. Zaindu dezagun argindarra norberaren etxean egingo genukeen bezala."