"Danonako industrialdea pasatu eta Lasaora iritsi aurretik, bidegorritik zerrikeria ikus dezakegu ibaira begiratuz gero. Bi asteko tartearekin ateratako argazkiak dira; nabarmena da inor ez dela konturatu hori hor dagoenik, edo inori ez zaiola ezer axola. Ez dakit Azpeitiko edo Zestoako lurrak diren, ez dakit udalen ardura den, Gipuzkoako Foru Aldundiarena edo Eusko Jaurlaritzarena; berdin zait, baina dagokionak zerbait egin eta ardura hartu dezala, gizarte bezala hartzen ez dugunez.
Ibaia zabortegitzat daukagu, eta dena zikintzen ari garenez, gure herrietan kale garbitzaileak ditugun bezala ez legoke gaizki ibai garbitzaile batzuk edukitzea ere".