Aratz errekako Urrestillako zurrunbiloaren ondoko zume putzuak estaltzeko jarrita dauden oholak "berriro ere" hondatuta daudela ohartarazi nahi izan du herritar batek. Han hartutako zenbait argazki bidali ditu Uztarriara, bi zume putzuen gaineko zurezko estalkiaren zuloak ageri direla; goikoa da horietako bat.
Oholak "urtero" hondatzen direla edota hondatzen dituztela dio herritar horrek, zurrunbilora bainua hartzera edo jolasera joaten direnentzat horrek sortzen duen "arriskua" azpimarratuz, eta erabiltzaile gehienak umeak direla ere nabarmendu nahi izan du. Arazo bera urtero errepikatzen denez, gune horri bestelako irtenbide bat ematea ere eskatu du.