Landetako industrialdeak "zabortegi itxura" hartu duela salatu du Eguzki erakunde ekologistak. Irudian ikus daitekeen moduan, hozkailua, altzariak, telebista, bonbona... agertu dira han, eta Eguzkik hori "onartezina" dela uste du. "Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak arriskutsutzat jotzen dira, barruan daramatzaten substantziengatik. Horregatik, ingurumen arazo larriak sor ditzakete, behar bezala tratatu ezean", adierazi du erakunde horrek.