Landetako Antzibarrena industrialdean zabor ugari zegoela eta, kexa agertu zuen herritar batek duela egun batzuk. Gaur, Arana kalean "beste zabortegi bat" dagoela salatu du beste herritar batek, honako irudi hauek Uztarriara bidalita. Norbaitek Arana kaleko telefono kabinan zaborra pilatu duela ikus daiteke irudietan.