Uztailean orkatz bat ikusi zuen herritar batek Ibai Eder kalean, Ibaieder ibaian. Orain, berriz, beste orkatz bat Alde Zaharretik gertuago ikusi dute. Atzo arratsaldeko laurak aldera ikusi zuten Urola ibaian, Zelai Luzen, baina orduan ezkutuago zebilen. Irudi hauek seirak aldera atera zizkion herritarrak orkatzari, ageriago zebilenean. Basozabal elkartearen parean hartutakoak dira, gero Enparango zubira jo zuen animaliak.