"Eguna joan eta eguna etorri", panorama bera

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko ira. 18a, 19:32

Herritar batek salatu duenez, Elizkalearen eta Donejakue kalearen artean dauden edukiontzien kanpoaldean sarritan egon ohi dira zabor poltsak.

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkia da honako hau. Elizkalearen eta Donejakue kalearen artean dauden edukiontziak ageri dira bertan, eta hainbat zabor poltsa daude horien inguruan. Horren harira, zera dio herritarrak: "Antza denez, ez dugu ikasten. Eguna joan eta eguna etorri, horrela egon ohi dira zabor poltsak".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide