Herritar batek honako kexa hau bidali du Uztarriaren erredakziora, joan zen ostiral gauean, 23:00 aldean, auto batek Paulo VI auzunean aparkatuta zegoen beste auto bat jo zuelako. Salaketa bidali duen herritarrak zehaztu duenez, auto gorri batek jo zuen bere kotxea, eta oharrik laga gabe alde egin zuen. Baina bere sorpresarako, zera: "Jendeak kristalean zerbait laga zuela pentsatzeko, gasa pakete bat utzi zuen haizetakoan. Eskerrik asko, autoari mina eman eta sendatzeko gasa uzteagatik".