"Hilabeteak dira ez direla pasatu garbitzera, ez hostoak kentzera... Duela gutxi auzoko batek udaletxera hots egin zuen horixe bera esateko, eta arratsalde hartan bertan langile bat etorri zen, baina berak bakarrik ezin zuela guztia jaso azaldu zuen. Eta horretan gelditu zen kontua", azaldu du udalak Landetako Akamendi etxeen ingurua "ahaztuta" eta "utzita" daukala salatu nahi izan duen herritarrak.
Zaborraren edukiontziak "gainezka" egoten dira inguru horretan, herritar horren arabera, eta espaloien eta farolen egoera ere ez da batere ona. Egoera "lotsagarria" da haren aburuz, eta auzotarrak "nazkatuta" daudela dio, "behin eta berriz" kexak aurkeztu arren "kasorik ez" dietelako egiten.