"Opor garaian gaude, eta opor garai orotan bezala, arratsaldetik gau arte petardo hotsa da nagusi Loiola eta Izarraitzeko parke inguruan. Benetan nekagarria da egunero halako petardo hotsa jasatea, kontuan izanik auzoan haur txiki eta adineko pertsona asko bizi direla, Gautenako pisuak ere bertan daudela eta gure animaliak ere gurekin bizi direla.
Ondoez handia sortzen du egoerak etxe askotan, bai senideak eta bai animaliak sufritzen ikusten ditugulako, eta ezer egin ezinda aurkitzen garelako. Maiz aurrez aurre topatu izan ditugu gazteak petardoak botatzen, eta inpotentziaz ezer egin ezinik aurkitu gara.
Artatu beharreko gaia da, eta ondo legoke udalak arazo hau aztertu eta gaiaren inguruan hartutako neurriez edota herritarrok ditugun eskubideez nahiz betebeharrez hitz egingo baluke".