Herritar batek Uztarriaren erredakziora bidalitako argazkia da honako hau. Donejakue kaleko parkea ageri da bertan, baina zati bat falta du, eta, hain zuzen ere, horregatik kexatu da herritarra, sokamuturrak "haurren eskubidean urratzen" dituela uste duelako. "Sokamuturra dela eta, San Sebastian jaietan kendu, eta ez dute berriz jarriko inauteriak pasatu arte. San Sebastian jaietan ez zuten haurrentzako eta gaztetxoentzako ezer berezirik antolatu –danborrada salbu–; sokamuturra izan ohi da ordu luzez. Hori gutxi balitz , haurrentzako parkeari zati bat kendu zioten, eta hilabete pasatxo daramate haurrek hor ibili ezinik".