Loiolabideko oinezkoen errepide azpiko pasabideko ispiluetako bat apurtuta dago, eta horretaz ohartarazteko argazkia eta abisua bidali ditu herritar batek Uztarriara.
Besteak beste Correosen bulegoak dauden pasabidearen aldeko ispilua da, hain zuzen ere, apurtuta dagoena. "Segurtasunerako jarri, eta segurtasunik ez", dio argazkia eta oharra helarazi dituen erabiltzaileak.