"Ez dago eskubiderik". Hala adierazi du herritar batek Uztarriaren erredakziora bidali duen argazkiarekin batera, Elizkalearen eta Done Jakue kalearen arteko kantoian ikusitako panorama deskribatuz. Izan ere, kantoi horretan badira beirarentzako bi edukiontzi, eta horien kanpoaldea askotariko hondakinez beteta dago ostiralaz geroztik. Hain zaila al da hondakinak sailkatzea eta dagokion edukiontziaren barrura sartzea?