Kableak bistan

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Farola, kableak bistan dituela. (Utzita)

Loiolako basilika aurreko faroletako batek kableak bistan dituela eta, arriskuaz ohartaraziz herritar batek mezu bidali du Uztarriaren erredakziora.

Loiolako basilika aurreko bi zelaitxoetako batean, farola bat klabeak bistan dituela dago; hala jakinarazi dio herritar batek Uztarriari, arriskuaz ohartarazteko. Lurretik zentimetro gutxira daude kable horiek, edozein ume iristeko moduko lekuan, eta inori ezer gertatu aurretik farola konpontzeko deia egin du herritarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide