Zaratagatik eta kiratsagatik, haserre

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2023ko abu. 24a, 15:29

Errepideko seinaleak eta aparkalekuetako marrak margotzeko darabilten gailuaren zaratagatik eta pintura usainagatik kexu da herritar bat.

Azken egunotan, herriko hainbat lekutan, errepideko seinaleak eta aparkalekuetako marrak margotzen ari dira. Lan horiek gauez egin ohi dituzte, herritarrei ahalik eta endredo gutxien eragitearren, baina bada horrekin konforme ez dagoenik. Herritar batek Uztarriari jakinarazi dionez, margotze lanak egiteko darabilten gailuaren zarata eta pinturari darion kiratsa lotarako eragozpenak sortzen ari dira hainbat bizilaguni. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide