Zuhaitzak txikituta eta botata, astebetez, inork jaso gabe

Pablo VI. auzoko azken txikizioen irudi bat. (Utzitakoa)

Pablo VI.a auzoan ezezagunek egindako txikizioa zein ondorioak konpontzeko udalaren geldotasuna salatu ditu herritar batek.

"Bada astebete norbaitek gure auzoko hainbat zuhaitz suntsitu eta lurrean botata aurkitzen direla... Non ote dabiltz Udaltzaingoa, kale garbitzaileak eta udal langileak? Hauteskundeak pasatu direnez, dena libre ote da auzo honetan?". Haserre eta kontu eske idatzi du argazkiok Uztarriara igorri dituen herritarrak, Pablo VI.a auzoan ezezagunek egindako txikizioa zein ondorioak konpontzeko udalaren geldotasuna salatuz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide