Plastikozko pinua, ia hilabetez ibaian

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2023ko abe. 14a, 16:50

Plastikozko pinua, Urola ibaian. (Utzitakoa)

Zuhaitza ibaira bota zuenaren jarrera salatzeaz gainera, dagokionak hori hortik jasotzeko garaia badela nabarmendu du herritar batek.

Gaur goizean herritar bat "haserre" etorri da Uztarriaren erredakziora, azaroaren 21ean ateratako argazki batzuk eskuko telefonoan zituela. Plastikozko Gabonetako zuhaitz zuri bat Urola ibaian ikus daiteke argazki horietan, eta emakumearen arabera, ia hilabete darama hortxe, ez aurrera eta ez atzera. Plastikozko pinua ibaira bota zuenaren jarrera gogor gaitzetsi du, nabarmenduz pare-parean zituela hainbat zaborrontzi. Horretaz gain, nabarmendu du dagokionak baduela garaia zuhaitza hortik jasotzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide