Duela hilabete pasatxo, plastikozko Gabonetako zuhaitz zuri batek Urola ibaiaren bazterrean botata asteak zeramatzala salatzeko jo zuen Uztarriara herritar batek. Herritar berak adierazi du udaleko brigadako langileek atera dutela plastikozko zuhaitza ibaitik, eta eskertu egin du erakundea. Hala ere, salatu du Estazioko zubitik gertu, eta metro gutxira ibaian hondakin ugari agertzen dela.
Herritar horrek Uztarriara bidalitako beste argazki batean salatu du ibaia sastrakaz beteta dagoela, eta hori txukuntzea ez legokeela gaizki.