Herritar batek Uztarriara bidali du honako argazki hau beste hainbat irudirekin batera. Kexaren igorleak azaldu du, "nazka-nazka" eginda daudela, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bidezain-etxean uzten duten katu-jana kentzeaz.
Hain zuzen, Landeta hiribideko 30. zenbakian dago aldundiaren eraikina, eta langileek adierazi dutenez, "norbaitek katuentzako pentsua jartzen du". Hori dela eta, haiek arduratu behar izaten dute utzitako jatekoa erretiratzeaz. "Lantokira sartzerakoan horrelako gauzak topatzeak ez du batere graziarik egiten", esan dute.