Urtebete joan da Azpeitiko Udalak herriko hainbat jolas parke berritzeko egitasmoa martxan jarri zuenetik. Prozesu hori iragarri ondoren kendu zuten Garmendi auzunean jolasgune zaharra; berria jarriko zutelakoan zeuden auzotarrak, baina momentuz, behintzat, ez dute haurrentzako parkea berreskuratu.
Hori azalduz, eta parke berria jarriko al duten ala ez jakin nahian, bidali du argazkia herritar batek Uztarriara. Garmendi auzunean duela urtebete ingurura arte umeentzako jolas parkea zegoen tokia ikus daiteke, hain zuzen ere, argazkian.