Gaur goizean, Karmelo Etxegarai ikastolako ikasleak baratzera joan direnean ezusteko latza jaso dute; izan ere, baratzeko letxugak falta zirela konturatu dira. Letxugarik handienak falta zirela ohartuta, hezitzaileek Azpeitia Gukari jakinarazi diote jazotakoa.
Horrela adierazi dute haserrea: "Haurrak azken asteetan letxugak landatu dituzte horien hazte prozesua jarraitzeko asmoarekin. Gaur ureztatzera joan direnean letxugak kontatu dituzte, eta 25 falta ziren! Handien hazitako letxugak falta ziren. Zer gertatu ote da? Eraikin publikoa da eta denontzat erabilgarri dago, baina, mesedez, haurren erabilerarako den baratzea ez erabiltzea eskatzen dugu. Norbaitek bazkari edo afari ederra egingo zuen horrenbeste letxugarekin!"