Loiolabideko zein Jose Artetxe eta Euskal Herria kaleak lotzen dituen oinezkoen lur azpiko pasabideetako ispiluak "kaltetuta" daude, eta horretaz ohartarazteko argazkia eta abisua bidali ditu herritar batek Azpeitia Gukara.
"Festetan neska eta emakumeen segurtasuna bermatzeaz izugarri kezkatzen gara, baina segurtasunerako dauden elementu batzuek ezin dute beren funtzioa bete, kaltetuta daudelako. Oraindik badaude egunak Udal langileek kalte hori zuzentzeko", dio argazkia eta oharra helarazi dituen erabiltzaileak.