"Eta zaborrontziak 20 metrora..."

Mahaia hondakinez beteta, atzo, skate parkearen aldamenean. (Utzitakoa)

Skate parkearen ondoko mahaietako bat plastikozko ontziz eta hondakinez beteta ageri da herritar batek atzo goizean ateratako argazkian.

"Eta zaborrontziak 20 metrora daude, baina...". Esaldi horrekin azpimarratu nahi izan du argazkia bidali duen herritarrak skate parke ondoko mahai bat hondakinez beteta utzita alde egitea erabaki dutenen utzikeria.

Atzo goizean ateratakoa da argazkia, eta eramateko janari ontziz eta zorroz beteta ikus daiteke mahaia, eta zabor gehiago, mahai azpian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide