Urrestillan, Ekindar energia kooperatibaren azpiegitura kokatzen den gunearen ondoan, bidezidor bat dago oinezkoentzako. Plaka fotovoltaikoak eraikita dauden belardiaren ondoan bihurgune estua dago, eta handik oinezkoak igaro daitezen, bidea eraiki zuten errepidearen eta plaken artean. Bihurgunea arriskutsua da, eta oinezkoak bide horretatik ibiltzea zen berez helburua, baina herritar batek jakinarazi duenez, gaur dagoen egoeran ez dago bide hori erabiltzerik. Izan ere, argazkietan ikus daitekeen moduan, belarrak eta sasiak hartu dute bidea, eta hasieran txukun mantentzen bazuten ere, aspaldian garbitu gabe dagoela dio herritarrak. Hark adierazi duenez, "pena" da bidea egoera horretan egotea, horrela ez delako herritarrentzako baliagarria.