Loiolabide atzean ibai ondoan dagoen bidea "inolako mantentze lanik gabe eta asunez beteta" dagoela adierazi dio herritar batek Azpeitia Gukari.
"Txakurrekin lasai ibiltzeko bide bakarra da Azpeitian, eta bidearen alde bat egoera onean eta belarra moztuta dagoen bitartean, beste aldea oso egoera txarrean dago. Gunea gehiago zaintzea eskertuko genuke, askotan egoten baita gisa horretan", gaineratu du herritarrak. Egoeraz ohartarazteko, argazkiak bidali ditu erredakziora.