"Horrela badaude, nolako segurtasuna eskaintzen dute?"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2024ko ira. 26a, 16:04

(Argazkia: Utzitakoa)

Oinezkoen lur azpiko pasabideetako ispiluen egoera salatu dute enegarrenez.

Loiolabiden alde bat bestearekin, zein Jose Artetxe eta Sanjuandegi saihesbidearen azpitik lotzen dituzten oinezkoen pasabideetako ispiluak hizpide ditu berriro herritar batek. Herritarren segurtasuna bermatzen laguntzeko helburuarekin jarritako ispilu horiek txikituta edota pegatinaz edo eranskailuz estalita egoten direla salatu izan du lehen ere, eta salaketa bera dakar berriro Azpeitia Gukara.

Oraingoan, saihesbide azpiko pasabidean Sanjuandegi aldera dagoen ispiluaren argazkia bidali du herritarrak; eranskailuz beteta dago ispilua. "Ispilu hauek  batik bat emakumeei segurtasuna emateko jarriak dira. Horrela baldin badaude, nolako segurtasuna eskaintzen dute", dio herritar horrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide