"Zergatik itxi konpostaren edukiontzia?"

Zelai Luzeko konpostaren edukiontzi inguruan zabor ugari pilatzen dela eta, edukiontziak txartelarekin itxita edukitzearen inguruko hausnarketa bidali du herritar batek erredakziora.

Zelai Luzeko konpostaren edukiontzi inguruan beteta dauden hainbat konpost zorro utzi ohi dituztela salatu du herritar batek.

"Txartelarekin ireki behar da edukiontzia, eta jendeak zaborra lurrean uzten du, izan txartela ahaztu zaielako, utzikeriagatik, edota protesta gisa... Eguna joan eta eguna etorri gertatzen den zerbait da. Gero arratoiengatik kexatuko gara, nahiz eta animaliarik zikinenak geu izan" adierazi du.

Hori horrela, herriko beste zenbait gunetako edukiontziak zabalik egoten direla azaldu dio herritarrak Azpeitia Gukari, eta gainerakoak ere "txartelaren beharrik gabe irekitzeko" eskatu du: "Benetan itxita mantendu beharra al dago konpost edukiontziak? Erraztu beharrean, zergatik zaildu birziklapena? Nik berdin jarraituko dut konposta edukiontzira botatzen, baina beste herritar batzuei prozesua arintzea ziur onerako izango dela".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide