Santutxora igotzeko estalitako pasabidearen "egoera tamalgarriaz nazkatuta"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2024ko urr. 17a, 17:24

Lurra kristalez beteta eta atea puskatuta dagoela salatu du herritar batek. 

Izarraitz pilotalekutik Santutxo auzora igotzeko igogailuaren eta pasabidearen egoerak kezkatzen duen herritar batek Gukara jo du berriro. Hark azaldu duenez, azken egunetan "tamalgarria" da pasabide horren egoera. Horrela esan du herritarrak: "Hamaika ikusteko jaioak gara! Plazatik Santutxora igotzeko pasabidearen egoera tamalgarria da". Lurra kristalez beteta, atea puskatuta eta odol arrastoak ikus daitezke eremu horretan. 

Ez da herritarrek leku horretako zikinkeriaz eta egoeraz kexak bidaltzen dituzten lehen aldia. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide