"Herritarrona den zubia zabal dezatela"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Amuko zubia, Corrugados zenaren aldetik. (Mailo Oiarzabal)

Corrugados Azpeitia zenaren aldeko petrila eraistea eta Amuko zubiaren erabilera berreskuratzea eskatuz mezua bidali du herritar batek Azpeitia Gukara.

Amuko zubiaren egoera dela-eta eskaera eginez mezua bidali du herritar batek Azpeitia Gukara. Corrugados Azpeitia zenaren aldeko petrila eraistea eta Amuko zubiaren erabilera berreskuratzea da, hain zuzen ere, herritarren horren eskaera.

"Dagoeneko 11 urte igaro dira Gallardo taldeak Amuko zubia itxi zuenetik, lantegiko ibilgailuek sortzen zuten arriskua tarteko. Arrisku hori desagertu zitzaigun. baina tamalez, zubiak itxirik darrai. Mesedez, bota dezatela eraiki zuten horma eta herritarrona den zubia zabal dezatela", dio Azpeitia Gukara idatzi duen herritarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide