Parrokia ondoko harpean, "hainbat kalte"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2024ko abe. 30a, 11:17

Azken egunotan, Soreasuko Sebastian Donearen Parrokiaren ondoko harpean jarritako kandelak, bertako Ama Birjinaren irudia... apurtu dituztela adierazi dio herritar batek hedabide honi.

Soreasuko Sebastian Donearen Parrokiaren ondoko harpean azkenaldian "hainbat kalte" eragin dituztela salatu dute. Azken egunotan, han jarritako kandelak, bertako Ama Birjinaren irudia... apurtu dituztela adierazi dio herritar batek hedabide honi. Hain zuzen ere, atea giltzarekin ixten duten arren, jendea barrualdera sartzen dela eta han dauden elementuak "etengabe kaltetzen" dituztela jakinarazi eta horrelakorik ez egitea eskatu du herritarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide