"Abenduaren 31ko gauean, urte berrira sartzearekin batera, ordu erdi batez beldurrak airean egon ziren plazako bizilagunak, 25 bat gaztek sortu zuten iskanbila tarteko. Udalak egindako eskaerari entzungor egin, eta gauerdiko hamabiak jotzearekin batera suziariak botatzen hasi ziren, plazako bizilagunak eta etxebizitzak arrisku bizian jarriz. Izan ere, plazako etxebizitza guztiak egurrezkoak dira, eta suziri horietakoren batek etxebitzaren baten hegalen bat jo izan balu, posible zitekeen ustekabe desatseginen bat gertatzea. Zenbait bizilagun behera ere jaitsi ziren gazteekin hitz egitera, baina alper-alperrik izan zen, berenean jarraitu baitzuten. Iruditzen zait horrelako jarrerak onartezinak direla, eta istripuren bat gertatu aurretik, beharrezkoa dela horrelakorik errepika ez dadin neurriak hartzea".