"Eskerrik asko, bihotz-bihotzez, zaborra utzi digunari"

Zabor poltsa bat Done Jakue eta Eliz kaleen arteko pasabidean. (Utzitakoa)

Done Jakue eta Eliz kaleen arteko pasabidean zabor poltsa utzi duen herritarrari zuzendutako mezua bidali du bizilagun batek Gukaren erredakziora.

"Eskerrak eman nahi dizkiogu, bihotz-bihotzez, borondate onenarekin bere etxeko edo lokaleko zaborra kailejoian bizi garenoi utzi digunari. Ez dakit zein izan den bere helburua, herriko zabor politikaz kexatzea, guk bere zaborra nolakoa den ikustea edo berak egin beharreko lana guk egitea. Hurrengorako, eskertuko genuke argibideak idatzita utziko balizkigu. Besterik gabe, ondo segi". 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide