Zabor arrastoak beti

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2025ko urt. 23a, 09:00

Soreasuko aparkalekuan dauden zaborrak.

Herritar batek salatu duenez, Soreasuko lur azpiko aparkalekuan askotan agertzen dira zabor arrastoak. Aparkalekuaren kanpoaldean zaborrontziak badirela gogorarazi du hark.

Herritar batek bidali du kexa Azpeitia Gukaren erredakziora. Hark salatu duenez, Soreasuko lur azpiko aparkalekuan beti agertzen dira zabor arrastoak. Hala esan du: "Hain zaila al da hondar horiek aparkalekutik irten bezain pronto dauden zaborrontzietara botatzea? Beren etxeko egongelan ez dute txerrikeria horrela botata utziko, ez...".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide