"Ez da posible erabiltzaileak informazio falta edukitzea, gutxiago ospitalerako zerbitzuan"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2025ko ots. 17a, 09:13

Autobus bat Loiolan.

Zumarragara zihoan autobus bat desbideratu egin behar izan zuten errepideko obrak tarteko, eta informazio faltagatik agertu du kexa.

Lurraldebusen autobus batean gertatutakoaz kexa bidali du herritar batek Gukaren erredakziora. Hark adierazi duenez, Zumarragara zihoan autobus bat desbideratu egin behar izan zuten errepideko obrak tarteko, eta informazio faltagatik agertu du kexa. Haren ustez, ez da posible erabiltzaileak informazio falta edukitzea, "gutxiago ospitalerako zerbitzuan".

Honako hau da herritarrak bidali duen testua: "Zumarragarako autobusa beti bezala abiatu da, baina Azkoitia parean, Aizpurutxora zihoan jendeari ez igotzeko esaten hasi da txoferra. Geltokian utzi du jendea, hurrengo autobusek ere gauza bera egin behar al zuten jakin gabe. Orduan, Elgoibarrera joan da, eta handik bueltan Zumarragara. Ordubete pasako bidaia, inolako abisurik gabe. Ohiko geldialdiak ez ditu egin. Txoferrari galdetu zaio bueltarako non hartu beharko zen autobusa, eta hark ez zekiela. Lurraldebusera deituta esan digute azken unean jakiten dutela bide mozketen berri, eta ez dutela abisatzen. Alegia, joan zaitezkeela geltokira, eta agian ez dela autobusik pasatuko; edo agian bai. Baina ez dutela abisatuko. Ez da posible erabiltzaileak ezjakintasun horretan edukitzea, gutxiago ospitalerako zerbitzuan".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide