"Soreasuko aparkalekutik irten ezinik"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Soreasuko aparkalekuko sarrera. (Aitziber Arzallus)

Herritar batek haserre jo du Gukaren erredakziora, Soreasuko aparkalekuko sarrera-irteeretan sortzen diren arazoak tarteko direla. 

"Azkenaldian, Soreasuko aparkalekura sartzerakoan, sarrerako hesia zabalik topatzen dut beti, baina irteterakoan, itxita. Sarrerako makinak txartelik ematen ez duenez, irteterakoan ez dut txartelik izaten; beraz, irten ezinda gelditzen naiz, eta txirrina jo eta udaltzainek erantzun zain egon behar izaten dut, ilara sortuz. Horrela ibiltzen gara bai ni eta baita beste guztiak ere, eta ez gara gutxi, arratsaldero jende mordoa joaten baita autoz musika eskolara. Horregatik, arazoa konpontzeko eskatu nahi nioke udalari".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide