"Apurtuta badaude, ezin bete funtzioa"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Herritar batek kexa bidali du Gukara, errepide azpietako pasabideetan emakumezkoak beldurrik gabe etxeratzeko jarritako ispiluak apurtuta daudela eta. 

Sanjuandegiko errepide azpiko pasabidean, bi norabidetan jarrita dauden bi ispiluak puskatuta daudela eta, kexa igorri du herritar batek Gukara. Salatu du ispulu horiek funtzio zehatz bat dutela, eta puskatuz gero edo pegatinaz estaliz gero, eginkizuna galtzen dutela:

"Ispilu horiek bere funtzioa badute --besteak beste, emakumezkoak beldurrik gabe pasatzea pasabide horretatik--, baina apurtuta badaude, ezin bete funtzio hori. Mesedez, edanaren eraginez edo laguntaldean oilartxoarena egiteko asmoz horiek apurtzen ibili direnei, mesedez eskatu nahi diet "ekintzatxo" horiek egiteari uzteko. Eta eskabide bera herriko beste pasabide batzuetan dauden ispiluak pegatinaz betetzen dituztenei ere. Bide batez, udalari eta herri-langileei eskatu ispilu horiek garbi ditzatela".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide